marigorringoak

marigorringoak

2017(e)ko abenduaren 4(a), astelehena

UDAZKENA!!





Kaixo familiak,hilabete honetan "Udazkena" landu dugu gelan. Udazkeneko kantak, koloreak, fruituak... 


Lehenengoz eta behin, hormirudi bat egiten hasi ginen. Udazkeneko koloreak nahasten zuhaitz baten enborra margotu genuen guztion artean.





                                 


Gero, umeek ekarritako eta eskolako patioan bildutako hostoekin  gure zuhaitza apaindu eta orbela egin genuen.




     

     

 

Eta hauxe gure zuhaitz polita!!!




Umeek etxetik ekarritako udazkeneko hainbat elementuekin "Udazkeneko txokoa" sortu dugu. Ikutzeko, usaintzeko, dastatzeko, botatzeko, batzeko... hau da, sentsumenen bidez esperimentatzeko.


 

 

 

Eta azkenik, bakoitzak bere zuhaitza egin du. Gure besoa enborra eta hatzamarrak adarrak izan dira.







                Amaitzeko koloretako hostoak jantzi dizkiegu



 

                  



Eskerrik asko zuen laguntzagatik.
Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen: MARIGORRINGOAK 2017/2018






2017(e)ko azaroaren 20(a), astelehena

2 urtekoen errutina

Kaixo familiak, argazki batzuen bidez, egunez egun 2 urteko gelan egiten ditugun ekintzak kontatuko dizkizuegu.


Lehenengoz, lagun guztiak gelara heldu arte jolas librean aritzen gara:




Bazkaria etxe txokoan prestatzen dugu,



puzleak egiten ditugu,



plastilinarekin jolasten dugu,



 

marrazki super politak egiten ditugu!!






Jolastu eta gero... "batu-batu den dena batu"
Korroan jesartzen gara eta... makinistaren lana egiten dugu,



ipuina entzun, abestu...



eta ogia jan eta ura edaten dugu.




Gero, eguraldi ona egiten badu patiora ateratzen gara.

 

 

Bestela, psikogelara joaten gara eta han primeran pasatzen dugu!!

 

 


Eguerdian lagun batzuek etxean bazkatzen dute eta beste batzuek jantokian Amaia eta Cristinarekin.



Bazkaldu eta gero lokuluxka goxo-goxo egitera!!



Poliki-poliki esnatu eta etxera joateko prest!!

Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen: MARIGORRINGOAK 2017-2018